Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA ARTIST

Mariren Magalean
Colectivo de Mujeres Escultoras

Zarateko basoan kokatua dagoen Mariren Magalean sormen-espazioak lurrarekiko
lotura bilatzen du; babesten eta biltzen gaituen basoko umetokiaren birsortze
metaforikoa da, hiru zuhaitzen inguruan sortua, haien berezko kokapena errespetatuz.
Interbentzioak, sistema bizidun dinamiko bat errealitatearen birsortzearen ideia
kontzeptualago batekin lotzeko aukera ematen du, pertsona gisa nor garen eta naturak
babesten eta batzen gaituen errealitate horretan dugun lekuaz hausnartzeko aukera.
Obrak, elkar erlazionatutako, elkarren menpeko, elkarren osagarri eta patu bat
partekatzen dugun izaki bizidunoi, eraikitako lekua deskubritu eta bera eta berarekin
dugun harremanaren gaineko gogoeta eginarazten digu.

Kanpotik barrura sartzeko, postura ez ohikoa hartu behar dugu; ez da erosoa, ia
arrastaka sartu behar baita, baina era berean horrek egokitzapen jolas zoragarrian
parte hartzeko aukera ematen digu. Arrastaka goazela, barne mundu bat aurkituko
dugu, baso, emakume eta denboraren mundua.
Instalazio osoan, hodeiak, zuhaitzak, haizea eta argia behatzailearekin nahastu eta
batzen dira, Mariren Magalean osatzen duten eraikitako nahiz naturako elementu
guztien arteko erlazio, interdependentzia, osagarritasun eta funtzionaltasun hori dela
eta.

Genero rolek nola mugatzen gaituzten eta naturarekin izan beharreko harremana
aztertzea du helburu. Klima-aldaketaren eta krisi ekologikoaren mende honetan,
Mariren Magalean-ek bat egin nahi du jatorrizko basoarekin, berriro: gure jatorria
pertsona gisa.

Artista Gehiego