Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA ARTIST

Marijose Recalde – Sartaguda, Nafarroa
2017

Marijose Recalde artista irekia da; teknika desberdinak frogatzea eta garatzea gustatzen zaio bide desberdinak bilatuaz eta beraietan sakonduaz.

Margolaritzatik datorren eskultore bilakatu da, material errefusatuak aukeratzeko, jasotzeko, ordenatzeko eta aldarrikatzeko duen joeragatik. Bere begiradak margolariarena izaten jarraitzen du nahiz eta jadanik pintzelak erabiltzen ez dituen, bai, ordea, gubiak, josteko makina eta itsasgarriak. Irudikapena beti figuratiboa da eta ondorioz narratiboa. Kontatzen duena, ohikoa den bezala, ez dago bere bizipenetatik urruti. Noizbehinka kanpotik iristen zaizkio proposamenak eta hauek ikerketara bultzatzen dute eta beste gai batzuk lantzen laguntzen diote, ezagutza berriak gehituaz.

Garatutako proiektua:
SORGINA

Magia mota bat kontsideratzen du egiten ari den lanen kateatzeak, itxuraz halabeharrezko erlazioak egon ohi dira, denborak frogatzen dituenak, eta begien aurrean agertzen den zori horrengatik izan ez balitz, inoiz haietaz ohartuko ez zena.

Esku-hartze horri dagokionez, aurreko proiektua eskultura bat espartzuz estaltzea izan zen, material hori txirikordatuz, eta “Sorgiña” sortzeko ideia sortu zen, oraingoan sarmenduak erabiliz, nolabait beste zuntz naturalak bezala manipulatzen utz zitezkeenak, material ugari baita Marijose, Sartaguda.

Sarmentuzko txirikorda batek, elkarrengandik hurbil dauden bi pago elkartzen ditu, euren artean, adar horizontal batekin, mural bat eratuz, erdian hutsune bat, giza silueta batekin, toki horretatik, agian magikoa den norbait igarotzen dela pentsarazten diguna. Gu ere espazio hori zeharkatzera gonbidatzen gaitu.

Zurako pagadia bezalako ingurune naturalean bere jarduna burutzea erronka handia da artistarentzat. Alegia, bere tolesturak eta forma organiko propioak bere inguruan txertatzea desafio izugarria da; azken buruan, arte obra bat beste baten barruan kokatzea da, basoa bere baitan eskulturazko fenomenoa baita.

 

 

Artista Gehiego