Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA ARTIST

Laurita Siles – Malaga Joseba Edesa – Karrantza
2017

Laurita Salesek eta Joseba Edesak 2013ko  hasieran  ezagutu zuten elkar eta apurka apurka elkarren amets apala gauzatzen joan dira,  hau da, hiria utzi eta mendian  bizitzeko asmoari forma ematen.

Muturbeltz proiektuaren sorrerak Josebaren familiaren artzain jatorrian datza. Horrek ardien munduaz kutsatu zituen biak,  eta Karrantzako  aurpegi beltzeko ardiak hartu zituzten abiapuntutzat, egun desagertzeko zorian den ardi mota. Bizitza osasungarriarekiko jarrera apal, sortzaile eta parte-hartzailean oinarrituta euren proiektuaren helburua da  ardi horien birbaloratzea eta tradizio iraunkorrak berreskuratzea. Jakinik, noski, bide horretatik Enkartazioetako ondarearen  berritze eta kontserbatze lanetan  esku hartzen ari direla, esperimentaziotik eta hausnarketa sortzailetik abiatuta.

Garatutako proiektua:
MUTURBELTZ

Aurpegi beltzeko ardi karranzanoaren artilea erreskatatu nahiean.

Esperimentaziotik, praktika artistikoan, bi objektu-eskultura sortu dituzte: BiziKarderra (artilezko bizikleta kardatzailea) eta BiziRueka (bizikleta baten gainean iruteko gurpila). Artilea lantzeko bi tramankulu hauek akzio eta pieza bilduma baten hasiera izan dira. “Azken Muga” jaialdian aurkeztutako erakusketa kolektibo horrek egindako lanaren emaitza izan da; izan ere, orain arte artearen praktikatik sortutako ikerketa- eta sentsibilizazio-fase batean murgilduta egon da, Karrantzako aurpegi beltzeko ardiaren problematikaren inguruan era askotako jarduerak eginez, interesa artilean zentratuz. Hau lehengai baliotsua da, propietate ugari dituena. Baina, gaur egun, hondakin arazotsu bihurtu da Karrantzako Haranean.

 

 

 

 

Artista Gehiego