Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA EVENT

Lanbroa
21/08/2021 12:00
21/08/2021 14:00
Lanbroa 2017 urte bukaeran sortzen da. Soinu klasiko eta sustraiezkoak nahasten dituzten ideia batzuk berreskuratzen dituzte formatu akustikoan, euskara ardatz izanez.
2018an errepertorio elektrikoagoa jorratzen hasten dira, abestien alde akustikoa alde batera utzi gabe. Abestiak zuzeneko emanaldietan aurkezten dituzte publikoaren onespena bereganatzen, lirika eta musikaren sakontasunari ez ezik, baita ere beraien emozioak igortzeko gaitasunari esker.
Proiektu pertsonalago baten bila, beraien konposizioak beste diziplina artistikoetan sustatzen hasten dira, ikus-entzunezkoetan adibidez, hauetako lan batzu sareetan jartzen.
Testura, kolore eta emozioz beteriko kontrasteak luzaro landu ondoren eta hauek LANBROAren soinuan bateratzen, 2019. urtean Barakaldoko “Hiriko soinuak” talde lehiaketaren finalera iristen dira, euskal talde onenaren saria irabaziz. Honek aukera ematen die, Mungiako GAUA estudioko Asier Zubelzuri esker, 2020an kaleratuko duten TXIO, beraien lehenengo Ep-ari azken ukituak emateko.
Lanbroa estilo eta gustu musikal ezberdinetako eta ibilbide luzeko musikariz osaturik dago: Xabier Dols (bateria eta perkusioa) eta Karlos Zubikoa (kontrabaxua) , jada desegindako Lurra taldeko kideak (Iñigo Muguruzaren taldea), Eneko Lekuona (kitarra akustikoa), Mikel Goñi (kitarra  elektrikoa) eta Elena Artía (ahotsa eta teklatua).

 

 

Beste ekitaldi batzuk