Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA EVENT

SORKABI, artisten egoitza
20/08/2021 10:00
28/08/2021 20:00

Berriz ere artisten egoitza bat egingo dugu. Zarateko lepoan eskulturak, performazak, hitzaldiak eta artista batzuek beren obraren berri emango dute. Gutxienez 15 artistak hartuko dute parte Sorkabin, horietatik 8 atzerritarrak dira, eta Mugalari emakumeen kolektiboak ere parte hartuko du.

Abuztuaren 20an hasiko da, jaialdia ofizialki hasi baino astebete lehenago, egun horretan irekiera ekitaldi batzuekin ospatuko dugu. Abuztuaren 28an inauguratuko da jaialdia, eta amaitutako edo ekoizpen prozesu betean dauden obrez gozatuko dugu bertan. Hala ere, egonaldi osoan hainbat ekitaldi eta jai izango dira.

Artisten egonaldian zehar, egindako lan guztiei buruzko dokumental bat grabatuko da, jaialdia amaitzean estreinatuko dena.

Beste ekitaldi batzuk