Musika berria Zarateko lepoan. Bikote tolosarrak bertso urratzaileak eta urbanoak ekarriko ditu erritmo leun eta tradizionaletara ohituta dagoen paraje honetara, musikarien eta antolatzaileen apustu sendoa, Azken Mugaren proposamen gaztea. Ikuslegoak rap musika entzungo du basoan, kontzesiorik ez duen musika. Iaz kontzertu hau bertan behera geratu zen euriaren ondorioz, baina bikoteak Azkarateko elizan parte hartu ahal izan zuen Et Incarnatus orkestraren kontzertuaren barruan.