Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA EVENT

EGOGRAFIA
21/08/2021 21:00
21/08/2021 21:10

Egografia Sistole & Diastolek 2018an sortutako laburmetrai bat da.

Amaia Lainonek idatzitako zortzi mikroipuin jatorrian dutelarik, zortzi bideo pieza osatu dituzte. Aktore-figuren eta objektu-sinboloen bitartez, testu hauen irudikapen grafiko posible bat sortu dute, absurdo edo surrealismotik gertu egon daitekeena, eta zine mutuari keinuka dabilena. Narrazio labur baina mamitsuak, zeinetan esaten dena esaten ez dena bezain iradokitzailea den. Gai ezberdinak jorratzen dituzte (bakardadea, erosotasun eremua, maitasuna…), baita idazketari buruzko gogoeta edo literatura unibertsaleko ale baten berrirakurketa proposatu ere.

 

Foto: Nagore Legarreta

 

Beste ekitaldi batzuk