Psikologia ikasi ondoren, antzerkiko prestakuntza jaso zuen Donostiako Arte Eszenikoen tailerrean. Ordutik, aktore gisa lan egin du, bai konpainia ezberdinetan, bai sorkuntza propioetan. Ikus-entzunezkoetan ere eskarmentua du, eta telesail eta film laburretan parte hartu du. Gaur egun, Frantzia eta Euskal Herriaren arteko “Gure Xaharrak/De nos vieux” antzerki eta txotxongilo ikuskizunaren parte da, “Hay un galllo en tu tejado” familia lana euskarara egokitzeko ere lan egiten du, eta “borobil Teatroa” lanarekin hasten da proiektu berria, Udazkenean estreinatuko dena eta “Narzis @” deituko dena. Antzerkia egiteaz gain, Getariako herri aldizkarirako poesia ere idazten du, urte luzez bertan bizi izan baita, bere jatorria Santurtzi izanik, eta orain Donostian bizi da.
“Platonen oturuntzan” oinarritutako “bazkari-antzerki” ekintza proposatzen du Azken Mugak.
Noiz: Igandea 22, 14: 00etan
Non: Zarateko lepoan