2020
Bihotzean
Zarateko pagadia proiektu artistiko eta kulturalak garatzeko eta erakusteko plaza bihurtu zen beste behin. Osasun neurri bereziak hartu behar izan genituen arren, programa aurrera eraman genuen. 2020a galera pertsonalez betetako urtea izan zen, Jose Luis Zumetarena bezala. Omenaldi gisa, “Zumeta bihotzean” erakusketa sortu zen. Bertan, bere oroimenean sortutako 72 pieza ikusgai egon ziren.