Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA ARTIST

Uxue Lasa
Uxue Lasa

Uxue Lasa Ameztoy. Getarian jaio nintzen 1984an artista familia batean baina hogei urte daramazkit Amasa-Villabonan bizitzen. Txikitatik eduki dut artearekiko harremana eta sortzeko askatasun guztia.Gehienbat kaxak lantzen ditut, hauek hiru dimentsiotako kuadro surrealista gisa sortzen ditudan mundu txikiak dirudite. Eskultura txikiak elementu organiko eta harriekin tartekatzen ditut konposizioak sortzeko. Beti sormen askea lantzen mugarik gabe, mota guztietako lanak egin ditut oleoarekin, egurra,zeramika,eskaiola, papel mache edo edozein material berrerabilgarrirekin.
Rosa Valverderen eskola libreko ikaslea izan naiz hamar urte nituenetik. Nire amaren anaia zen Vicente Ameztoyren eragin handia dut, gaztetatik ikusi dudalako lanean eta bere alaba Virginia Ameztoyrekin baita tailer ugari egin ditut. Koldobika Jauregiren ikastaro aberasgarri batean ere parte hartu dut aurten Ur maran.
Lorezaintza diseinu ikasketak burutu nituen eta beka bat lortu nuen Europan praktikak egiteko. Ikasketan bukatu baina lehen jada lorezaintza enpresa batek kontratatu ninduen titulua eskuratzerakoan lorategi diseinuak egiteko.
Azken urteotan formatu handiagoko eskultura lantzen nabil material eta forma desberdinekin. Erakusketa kolektibo ugarietan hartu dut parte azken 18 urteetan, Donostia, Hendaia, Logroño…eta lehengo urtetik Gaurko Euskal Eskultura erakusketa ibiltariarekin eta Azken Muga aire libreko jaialdian, Larraun, Santurtzi, Beasain, Tolosa, Angelu, Hazparne, Amorebieta, Balmaseda eta Lizarran. Barakaldoko Bigarrena eta Irunako erakusketetan ere formatu handiko eskulturekin. Ibarrako kilometroetarako dirua biltzeko baita, Ibarran bertan eta Tolosan. Ibarrako Uzturpe ikastolan eskultura tailerrak eman ditut gaztetxoekin oso emaitza interesgarriak lortuz, laurogehi eskultura txiki sortu dituzte gure laguntzarekin.
Aurten euskal eskultoreak batzeko sortu den elkartearen lehendakariorde izendatu naute emakumearen, sortzaile gazteen lana eta euskara sustatzeko.

 

Artista Gehiego