AZKEN MUGA ARTIST

Nexgraff – Pasaia, Gipuzkoa
2021

Nextor Otañok (2003) betidanik marrazten du, umetatik. Eskolako koadernoen izkina eta zirrikituak horren seinale. Hamahiru urte zituela grafitiak tentatu zuen, paretak hartu zituen begietan, eta lagun batekin hasi zen marrazketaren bide berriak urratzen. Graffiti munduan ohikoa den bezala, «Letrak egiten hasi nintzen, nire sinadura. Horretan hasia nengoela, gurasoei aipatzea erabaki nuen, batez ere arazoak izan nitzakeelako». Aitorrek ondo gogoan du behin autoan errepidean zihoala kamioi batean graffiti sinadura mordoa ikusi zituela eta tartean oso ezaguna egin zitzaion “Nex” izena. «Berehala konturatu nintzen hori Nextorrena zela eta bere zaletasun hori bideratu egin behar genuela erabaki genuen».

Aitor Otaño ikasketaz ingeniaria da eta egun irakaskuntzan dabil. «Niri betidanik gustatu izan zait margotzea. Margolaria izan nahi nuen, baina gurasoei ez zitzaien ofizio serioa iruditzen. Ingeniaritza ikasketak bukatu ondoren urtebete egin nuen Londresen. Berez ingelesa ikastera joan nintzen, baina benetan margotzera joan nintzen. Bertako galerietan ibili nintzen, nire koadroak aurkeztu nituen eta erakusketa bat ere egin nuen. Margotzeko denbora hartu nuen Londresen eta ekoizpen handia izan nuen. Baina gero, Euskal Herrira bueltan, egunerokoak jan ninduen eta nire jarduera moztu egin zen hamahiru urtez, Nextorrek graffitiak margotu nahi zituela esan zuen arte».

Horrela hasi genuen 2017an Aitor eta Nextorrek, aitak eta semeak, Nexgraff proiektua. Proiektu honen jarduera nagusia kalean horma-irudiak margotzea da eta proiektu honen helburu nagusia Nextor-en ametsa betetzea da, gehien gustatzen zaionaz bizi ahal izatea, margotzea.

 

 

Artista Gehiego