Joana Mendizabal (Donostia 1979), grabatzailea, akuarelista, ilustratzailea, diseinatzaile
grafikoa. Diziplina anitzeko artista.
Hasieran diseinu grafikoan formatu zen, baina bere jakinminak bidaiatzera eta formatzen jarraitzera eraman zion, bere barneko mundua adierazteko.
Dublin eta Londresen hiru urte pasa zituen, Kilburmen argazkilaritza ikasten; ekitaldi, jaialdi eta esposketa amankomunetan parte hartuz.
2004ean, San Franciscora joan zen, Mission Districten bizi zelarik, bere formakuntzarekin jarraituz, nazioarteko kolektibo artistikoan parte hartu zuen esposaketak eta ekitaldiak eginez.
Geroago, Granadako Arte eta Lanbide eskolan grabaketa eta estanpazioa ikasi zuen, Ana Villen eta José Maria del Moralen tailerretan parte hartuz.
Donostian, José Antonio Fermin Gorosabelekin, akualeralen munduan murgildu zen.
Grabatzailea bezala, monotipo sailak sortzen ditu, non matrizea lotura da. Estanpa bakoitzak berdingabea da, material eta teknika desberdinak nahastuz sortzen du bere artelana, grabadoaren tradizioarekin autsiz, hain zuzen, erreprodukzio mekanikoaren adierazpen moduarekin.
Akuarelista izanik, ura eta gardentasunarekin jolasten du, abstrakzioa eta adierazpena batuz. Bere erretratuetan, begirada eta koloreen bidez, barneko mundua eta natura azalarazten ditu.
Urak, atmosfera oniriko eta organikoak sortzeko gaitasuna ematen dio.
Bere inspirazioa, fantasian eta edertasunean askatasunez mugitzen da, barnetik kanporaino sortzen duen esperientzian.
Dora Salazar – Altsazu, Nafarroa
Dora Salazarrek bere sortze-lan profesionala laurogeiko hamarkadaren amaieran hasi zuen eta hurrengo hamarkadan oso ezagun