Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA ARTIST

Eider Montxobe – Billabona, Gipuzkoa
2020

Bere eguneroko bizimodua, bere lanetan islatzen da, artista honen grinak eta ametsak bere marrazkietan azaleratu eta barneratzeko aukera emanaz bere lanen bidez.
Programa informatiko sofistikatuko aurrerapen teknologikoez zipriztinduriko garaiotan, eskertzekoa da Eiderrek eskaintzen duen sotiltasun berezkoa, bere lanaren zati handiena eskuz egitean, marrazkiei nortasun bereiztua emanaz.
Bere azken lanetan, eskulan bitartekoak erabiliaz, bere irudiak serigrafia eran egiten ari da, sormen bide berriari ekinaz. “Oporretara eraman baino lehen” haurrei eskainitako ipuin marrazkiduna argitaratu du.

Proyecto desarrollado:
PAGO ORO, BAT PAGADIAN

Zuhaitzen hostoak zehatz-mehatz ezagutzen ziren iragana izan zen, baina gaur egun, Naturarekiko lotura eten dugu mundu hiritartu honetan. Agian egiteke den lana da, lotura horiek berreskuratu edo gutxienez gure oroimenean kimatu eta belaunaldi berriei ohiko era eskurakorretan zabaltzea.
Egitasmo honetan, Moxobek bere lanetan oso erabilia duen gaia sartzen du pago hostoen artean tximeleta agertuaz, berezkoa duen jatorrizko bere ingurunera itzuliaz: basoa.
Basoa, ilustratzaileentzat arrotza den ingurunea izanik, neurri handiko taula batez ezohiko formatua erabiliaz, Motxobek era egokian erantzuten dio erronkari.

Artista Gehiego