Amerikar artista plastiko honek batez ere ehun osagaiekin gauzatzen du bere lana eta horrela lortzen duen emaitza arina eta etereoa da. Bolivian, La Paz-en hain zuzen, denbora luzez egoteak Andeetako eskulturen dotorezia eta euren ehun tradizio aberatsa ezagutzera eraman zuen. Gaur egun bere lan artistikoa Europan gauzatzen du.
Estudioko lanean giza neurriko eskulturak egiten ditu eta horretarako tarlatanazko gaza darabil. Horien egitura arina da, eta paretan zintzilik edo finkatuta dagoen obra bakoitzak ikuslearen barnea ukitzen du. Horretan eragiten dute obraren barne espazioak, forma inguratzaileek eta argi-itzalen jokoek.
Zarateko pagadia bezalako inguru naturalean bere esku-hartzea burutzea erronka handia da artistarentzat. Alegia, bere tolesturak eta forma organiko esanguratsuak bere inguruan txertatzea desafio itzela da; azken finean, arte obra bat beste baten barruan kokatzea da, basoa bere baitan eskulturazko fenomenoa baita.