AZKEN MUGA ARTIST

GUILLERMO OLMO
AMEZKETA. Gipuzkoa

Diziplina anitzetan aritzen den artista honek oso maitea du neurri handiko eskultura, eta gustuko du espazio publikoetan esku-hartzeak egitea; alegia, jendea ibiltzen den espazioetan eta naturan, artea ikusgai jartzeko erabiltzen diren leku hil eta geldoenetatik ihesi. Ikusleak obra ustekabean aurkitzea gustatzen zaio, eskulturak interpelatua senti dadin espero ez zuen lekuan dagoelako. Aurreko belaunaldietako obren erreferentzia argiak dituzte bere lanek, eta adierazteko bide eta modu berriak bilatzen saiatzen da, gure eskulturaren soiltasunari eta zuhurtziari uko egin gabe.

Euskal eskulturak berritu egin behar duela eta bere irudia zein edukiak eguneratu behar dituela uste du, beste diziplina artistiko batzuekin nahasi, eta parte-hartzean oinarritutako proiektu kolektiboetatik abiatuta, gizartean galdutako espazioa berreskuratu eta herri honetako kulturan modu argi eta aktiboan eragin.

 

 

Artista Gehiego