Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA EVENT

Peye Honey
22/08/2021 21:30
22/08/2021 23:00

Ion izenez, baina Peye Honey ezizenez, Zerrien Lirika taldean hasi zen. Donostiako taldeak punka eta rapa uztartzen zituen. Protesta eta aldaketarako kontzientzia soziala sustatzea helburu bihurtu zuten “La Selva” edo “Agur Donosti” bezalako abestiekin. 2016an Peye Honeyk bere lehen bakarkako abestia atera zuen: Kolores. Espero baino arrakasta handiagoa izan zuen, eta, hortik aurrera, abestiak konposatzen eta reggae, flamenkoa, rap eta pop-rock estiloak nahasten jarraitu zuen. Bere lehen maketa “Mundo Rosa” sei abestiz osatuta dago eta gaur egun “Púrpura” bigarren diskoan ari da lanean.

Gehien bereizten duena eszenatokiko umorea da, publikoarekiko kontaktua eta bihotzetik zuzenean abesten duela.

 

Beste ekitaldi batzuk