Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA EVENT

Zinbulu Kolektiboa
28/08/2021 18:00
28/08/2021 20:00

Zinbulu Kolektiboa, Euskal Herrian sortutako elkartea da. Elkarlana eta berdintasuna sustatzearekin batera, dantza bertikala ardatz gisa duten proiektuak garatzen ditu.

Dantza bertikala jendeari helaraztea da euren helburua. Hori betetzeko asmoz hainbat ekintza garatzen dituzte:

  • Kaleko ikuskizunak sortu eta garatu.
  • Interbentzio esporadikoen bitartez, hiri eta herrietako eraikuntza eta espazio publikoak kolore eta mugimenduz berpiztu.
  • Inguruko natur-txokoak euskarri gisa erabiliz, dantza bertikala eta natura fusionatu.
  • Formakuntzaren bitartez dantza bertikalaren teknika erakutsi, ikuspegi propio bat erabiliz.

Azken Muga jaialdian jendeak zerbait desberdina ikusteko aukera izango du. Dantza bertikala gure inguruko natur-txokoetara zabalduz, Zarateko basoetan kokatzen diren zuhaitz pagoak izango dira euskarri oraingo honetan, dantza bertikala eta natura fusionatuz.

NOIZ: Abuztuaren 28an, 18:00
NON: Zarateko Lepoan

 

Beste ekitaldi batzuk