Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA EVENT

Oreka-T slackline
04/09/2021 18:00
04/09/2021 19:00

Zer da slackline -a? Gutxik jakingo dute zer den, baina askok ikusi dute dagoeneko norbait bi zuhaitzi lotutako soka baten gainean orekari eusteko ariketak egiten. Slacklinea modan dagoen kirol berria da. Helburua zinta estu bat alde batetik bestera gurutzatzea da, eta sekretua orekari eustean dago.

Highlinea slacklinearen beste modalitate bat da, eta funanbulistek egiten dutenaren oso antzekoa da, zorutik metro askotara jartzen baita soka bi punturen artean. Modalitate honetan are zailagoa da burua hotz edukitzea eta kontzentratzea. Gipuzkoan jarri den lehenengo highlinea Amezketan jarri dute, Zazpiturriko eskalada eremuan, 30 metroko altueran, eta 35 metro luze da.

 

 

Beste ekitaldi batzuk