Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA EVENT

alitruta
20/08/2021 20:00
20/08/2021 22:00

Alitruta, Joxe Caballero Tenak (ahotsa, “loop”ak, bateria, baxua, kitarra /Jupiter Jon, Dadasein, Mar de Cristal, Ixo, etc) 2002an sortutako proiektu poetiko, musiko-experimentalaren izena da. Bere ekimenaren oinarrietan sortzailearen komunikatzeko grina aurkitzen da, axolagakerian inor ez uztea bilatzen duelarik, bai musikalki dagokionez, bai eszenaratzearekiko, edo eta bere olerkien mezu gogoetatsuei dagokienez. Proiektuaren beste pilare bat improbisazioan oinarritzen da, inguruneari egokitzeko saiakerak eginez ezerezatik abiatuta edo aurretik prestatutako, baina itxi gabeko eta etengabeko bilakaeran dauden pieza poetiko musikalak erabilita.

Bere hastapenetan Joxe (Alitruta) bakarlari moduan jarduten zuen eta bere sorkuntzak oso eklektikoak ziren. Nagusiki ahotsaz, baxuaz eta “loop”etaz baliatuta, artistak atmosfera anitzetan murgiltzen gintuen musika estilo ezberdinak jorratuz. Kontzertu berean, tranzea, psikodelia, edo eta “noise”a duten pasarteak zein pop-a, funk-a edo rock-a barne hartzen dutenak aurkeztu ditzakegularik, baina beti ere, “underground”-a eta “zuk zeuk egindako” filosofia osagai indartsuekin.

Denbora aurrera egin ahala, beste musikariekin elkar eragiteko beharra sentitu zuen, Alitrutak, sendotasuna, konplexutasun musikala eta errealitatearekin duen konexioa, handiagoa adierazteko, organikoagoa den musika bati bizitza emanez.

Gaur egun eta orain dela urte gutxi, Alitrutak hirukote formatuan lan egiten du Imanol Saizar Mugica (teklatuak, ahotsa, kitarra) eta Nectaria Esdrujina Constatelou (ahotsa, konponketak) kideak taldean sartuz. Bere izaeran, hizkuntz aniztasuna, musika tresnen erabilera askea, eta kontzertu mota ezberdinetara egokitzeko gaitasuna aurki ditzakegu.

Beste ekitaldi batzuk