Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA EVENT

Magnetismoa, musika, eta marlgolaritza performancea
20/08/2021 21:30
20/08/2021 22:00

Magnetismoa, musika, eta marlgolaritza “performance”a, lagun talde batek sortutako ideia da, hauen erokeri artistikoarekin, sortuz eta aurkikuntzak eginez, nagusiki gozatzea bilatzen duena. Honetarako haien ezagutza ezberdinak elkartzen dituzte musika, margolaritza eta magnetismoaren bidez. Hori guztia nahastuz arlo ezberdinen barnean elkar eragitea zein garrantzitsua den egiaztatzen dute, hasiera batean zerikusirik ez dutenak baina gerora osotasun zentzu bat hartzen dutenak fusioarekin.

Musikak sortutako uhinek magnetismoari bizitza ematen diete, bibrazioek eragindako berezko mugimenduak eraginez eta margolaritzak duen dentsitate eta jariakortasunarekin elkartuta, etengabeko mugimenduan dagoen “mikro mundu kosmikoa” sortzen dute, formak eraldatuz, desegin eta birsortzen diren irudiak eratuz.

Informazio gehigarririk gabe “MMM” (Magnetismo bidezko Musika Margotua) ezagutzera animatzen zaituztegu.

 

Beste ekitaldi batzuk