Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA ARTIST

Titika Rekalt
2020

Titika Rekalt aktorea, idazlea, , Euskal Herrian arrakasta handia ukan duten Goen Kale Gartxot edo Xora , Amaren eskuak edo Handia, bezalako filmetan ari izan dabestalde, Barrura Begiratzeko Lehioak dokumentaleko abotsa berea
da ere. Euskarazko literatura testuak nitz idatzi ditu eta, anitzetan, taula zuzendari izan da. Lehen Mundu Gerlaren mendeburuaren karietara, Barbau Hamalau (2014) ikusgarria idatzi eta gauzatu du, pastoralak idatzi dituenbezala. Irratilaria da, xiberotar kulturaren eragilea, errotik euskalduna, burasoek eman xiberotar hizkuntza mintzatzen du, laborarien ohiko gizartean hazirik… mundu hortan, non transmisioa gizartearen federatzaile baita, inauterietako dantzen, errituen eta antzerki kantatuen iturritik edan du, beti berriz sortzen ari den euskal panteoiaren iturritik. Ipuin kontalaria ere da. Kultura horren zementua euskara baita, idatzien bidez, euskararen musikaren entzunaraztera eta irudi poetikoen sortzera entseatzen da. Ohiko transmisioari esker sortu eta sorkuntza garaikide bilakatu egitasmo andana batean parte hartzen du. Euskarak beste edozein hizkuntzak bezainbateko sorkuntza indarra baduela frogatzen du.

Garatutako proiektua:
ZEIHAR SOAK

 

”Zeihar Soak”, deitzen den makro-argazki lan hontan, txorien gorotz, zakar ontzi, kamioi, auto, burdin zati edo egurretan, uste gabeak utzi kolpe eta marka txikietan bere soa pausatu du.
«Ez dakit tintatzen, ez eta argazki egiten. Ene begiek ikusi dütena da züen begi bixtala agertzen” : artistak horrela laburbiltzen du bere lana. Sustrai Colinak bere begirada pausatu du “Zeihar Soak”eri. Argazkien bazterretan bere oharrak utzi ditu. Umorezko hitz laburrez salatuz edo azpimarratuz bizitzari buruz ditugun izateko manerak.

Artista Gehiego