AZKEN MUGA ARTIST

RAMON BALERDI
VILLABONA. Gipuzkoa

Balerdik pinturarekin eta poesiarekin uztartzen du eskultura, eta irudizko unibertso bat sortzen du. Zaila da unibertso horretan diziplinak bereiztea. Obra zakarrak, kontzesiorik gabeak, gai eztabaidatsu eta polemikoak, gordintasun osoz aurkezten ditu, baina Balerdik lan horiei guztiei ematen dien samurtasunak eta lan guztiak biltzen dituen poesiak aurreiritziak zalantzan jartzera garamatzate, mundu sinboliko eta zurrun baten aurrean, eta hala, berotasun eta gertutasunetik hautematen ditugu.

Jim Hoog eskultoreak eta Victoria Montolivo margolari argentinarrak eragin nabarmena izan dute Ramón Balerdiren obraren garapen teknikoan, baina Vicente Ameztoyrekin izan zuen harreman estuak erabat blaitu du Balerdiren ibilbide artistikoa, eta hala, Vicente Ameztoyren paraleloa den mundu bat sortu du eskulturan.

 

 

 

Artista Gehiego