Tolosan jaioa 1968an. Bilboko Arte Ederretako Fakultatean lizentziatua. Eskultura espezialitatea.
Erasmus bekaz baliatuz, Berlingo “Hochschule der kunste” -n hiru urte eta erdiz lan egiteko aukera izan nuen, eta bertan eskulturan aritu nintzen buru-belarri eta erakusketaren bat egin nuen.
Urteak daramatzat nire baitan sortzen diren sentimenduak, sentsazioak adierazten eta adierazten saiatzen, nire niarekin, naturarekin komunikatzen.
Senak gidatzen nau sinesten dudanean, zergatik lantzen ditut hiru dimentsioak? Askatasuna ematen didate, espazioa zeharkatzea gustatzen zait, airean sortzea, beti egon naiz naturatik oso gertu, barne bakea aurkitzeko paisaia ezin hobea.
Sarritan imajinatu izan ditut nire lanak naturan, adibidez “Bi tripa” (burdinazko barillak). Iruñeko gotorlekuko labean bakarkako erakusketa egiteko egindako lana da.
Askotan naturan, espazio amaigabeetan, airean, askatasunean inspiratzen naiz.
Garatutako proiektua:
AZKEN MUGA PROIEKTUA?
Bada denbora proiektu honi buruz hitzegin zidatela.oso erakargarria iruditu zitzaidan!
Nere burua paraje haietan imaginatu nuen .mendia,basoa,natura..dira benetan libre sentitu arazten diguten leku bakarrenetakoak!!nor ez da libre ehun urte dituen haritz baten azpian eserita? Zer esana eman zidan horrelako paraje batean garai bateko mugetan bezela alto egin behar izatea.askatasun eza! Duela urte batzuk eskultura proiektu bat burutu nuen sentimenduen inguruan.retxazoa,onarpena,maitasuna ,gorrotoa eta beste sentimendu batzuetan murgildu nintzan,beti ere eskuaren irudiaz baliatuz,keinuak landuz.
Nik alde bateko eta besteko zuhaitzetatik ateratzen diren suge moduko beso batzuk irudikatuko nituzke. Elkartzera doaz,bostekoa ematera eta batak besteari hurbiltzek gonbitea egiten dio.horretarako burdina erabiliko nuke, soldatua estruktura lantzeko. Esku bakoitzak 4bat metro luzera izango luke. Behean, lehen aipatutako proiektuaren obra bat azaltzen da. Ideia bat egitearren, luzeen agertzen den eskua jomuga bezala hartuko nuke, beti ere burniarekin eraikia.