German de los Rios, autodidakta, bere obra, darabilkien ikerketak eta ibilbide pertsonalak markatzen dute bere lanak ikusten dituen publikoa inguratzen eta harritzen saiatuz. Sortzen duen eskulturak, naturarekin eta hiriarekin bat egiten du eta ez dio ikusleari arretak ihes egin diezaion uzten, ikus sentsazio berriak sumatzera gonbidatzen du. Bere gustu estetiko edo artistikoak alde batera utziz, arte gaztea, forma berriak mundu aldakor batentzat aldarrikatzen du.
Garatutako Proiektua:
PENTSAMENDUA
Egileak gure barne-indarraren mezua transmititu nahi digu, tamaina handiko zurezko bi kubok basoaren erdian harritzen gaituzte, baina goiko blokeak airean gora egiten duen indar eta mugimenduak harridura handiagoa eragiten digu; forma organikoak bloke geometriko eta astunekin jolastuz, daukagun barne-indarra gogorarazten digute.