Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA ARTIST

Angel Navas
Angel Navas

Tolosan jaio zen 1970an. Saltseroa izatez, probokatzailea eta kale aktibista, 90eko hamarkadan hasi zen performanceak eta kaleko argazkilaritza lantzen. Egur eta harri ikastaro batean parte hartu zuen leaburuko Tomas Ugartemendia eskultorearekin. Autodidakta eta txatarreroa. Laburmetraia bat ere egin zuen Eusko Jaurlaritzaren kolaborazioarekin “Bitakora en blanco y negro” izenekoa.
Material mota pilarekin egiten du lan gehienbat amalurra eta mitologiarekin erlazionatutako lanak egiten eta sortzen. Art-olako kide izan zen eta Azken Muga, Azkarate eta Bedaio artean egiten den aire libreko arte jaialdia, kide eta kolaboratzaile ere bada.
Euskal Eskultoreen Elkartearekin erakusketa kolektibo ugarietan parte hartzen dabil Larraun, Santurtzi, Beasain, Tolosa, Angelu, Ibarra, Hazparne, Amorebieta, Balmaseda eta Lizarran. Baita Barakaldoko “Bigarrena” eta Iruinako ziudadelan formatu handiko eskulturarekin.

Artista Gehiego