Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA ARTIST

Roberta Abeni – Italia
2021
Arkitekturako ikasketak egin ondoren, Urbanslow sortu zuen, hiri-paisaia behatzeko eta ikertzeko kolektiboa. Urbanslowrekin urteetan zehar honako hauek egin ditu: instalazio ibiltariak eta nazioarteko tailerrak, hala nola Ifac Covarrubiasen, Burgosen; Underconstructions, Wonderland eta Urbanmattersekin lankidetzan aritu da; gizarte-diseinuko eta argitaletxe independenteko proiektu grafikoak garatu ditu, hala nola Fuorisalone de Milán, Palermo Capital Europea de le Cultura, Milano Arch Week de la Trienal de Milán, Fruit Exhibition-Art Publishing Fair, Funzilla Rome Photozine Festival.
 
Urbanslowren lanaren zati bat “AlterArchitectures Manifesto” bilduman txertatu zen, Veneziako 2012ko Arkitektura Bienalean argitaratua.
 
Gaur egun Milango Politeknikoarekin kolaboratzen du, sormen lana irakaskuntzarekin partekatuz. Jarduera horiekin batera, diseinu grafikoko lanak eta italiar argitaletxeentzako ilustrazioak egiten jarraitzen du, baita “Classe” argitalpen-proiektuan ere. Esperimentu grafiko eta arkitektonikoen bilduma bat da, neskek eta mutilek diseinatu eta garatutakoa, haien asmamena, ikuspegien trukea eta irudimenerako joera bultzatzeko asmoz.
 

 

Artista Gehiego