Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA ARTIST

Jabier Olaizola
2016

Musikaria eta diziplina arteko artista. Errenteria, 1962. Naturari oso lotua, bertan modu armoniatsuan elkartzen ditu musika eta edozein ekimen. Natura erabat errespetatuz, bere interbentzioak iragankorrak izaten dira eta zuzenean mediotik hartutako materialekin eginak.
Duela sei urte burutu zuen Urbasan gure herrian naturan elkarlanean eta modu iragankorrean egin den ekimen bakarra.

Garatutako proiektua:
TXALAPARTA-ETXEA

Pago baso baten erdian, zuhaitzetatik zintzilik dauden enbor formazioa agertzen da. Bere antolaketa homogeneoak harridura sortzen du mugaren beste aldera baimenik gabe inor ez pasatzeko ardura- tzen diren gizonen artean. Beraiek ematen dituzte beharrezko dokumentazioak horretarako. Itxuraz arriskurik ez duen gailu baten aurrean ez dago zeresanik. Zaindariek tramankulu bitxi hartatik alde egiten dutenean, haur bat inguratu eta txalaparta soinua egiten du egur zati batekin. Bere soinuak basoan zabaltzen dira, muga zeharkatuz eta beste aldeko jende eta abereengana iritsiz. Hauek bai, ulertzen dute txalapartaren soinua, baimenik gabe.

 

 

Artista Gehiego