Kolektibo artistiko hau Bilbo Zaharreko emakumeek osatzen dute. Hainbat diziplinatako artistek auzoko arazo sozialekin eta gai feministarekin lotutako obra kolektiboak egiten dituzte, batez ere muralak eta performance. Azken Mugan parte hartzea Zumetari omenaldia izango da. Horretan, Araitz Haraneko emakumeekin lankidetzan arituko dira eta beraien lehen esperientzia izango da ingurune natural batean.