Azken Muga logoa header

AZKEN MUGA ARTIST

Karen Amaia Bilbao
BILBAO. Bizkaia

Psikologian lizentziaduna bada ere, argazkilaria da 1990etik. Karen Amaiak tresna egokia aurkitu du kameran bere ikusmoldea transmititzeko. Bere aita Carmelo Bilbao-Unanue margolariaren eragin artistikoari esker, garrantzi handia eman dio beti konposizioari, lerroei eta koloreari. Era berean, surrealismoarekiko erakarpena presente dago bere obra osoan. Bere ibilbidean konstante bat da “argazkiak eguneroko bizitzako irudiak erabiliz eraikitzea, beste gauza desberdin batean bihurtzeko”, elementu batzuen eta besteen arteko antzekotasunak azpimarratuz, baina beste atmosfera bat emanez eta ikuspuntu desberdin, subjektibo eta pertsonal bat proposatuz. Argazkigintza analogikoaren garaian, hainbat teknika erabiltzen zituen, hala nola, gainjartzeak edo irudien proiekzioak hainbat objekturen gainean; gaur egungo aroan, berriz, collage digitalekin lortzen du. Jolas mental bat proposatzen digu, non mundu bat beste bat bihurtzen den.

 

 

Artista Gehiego