Olatz Pereda artista eta diseinatzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatean Sorkuntza eta Diseinuan graduatua, eta, ondoren, Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterra egin zuen fakultate berean.
Aita ebanista zuenez, txikitan zurezko jostailu asko egiten zizkiona, beste tresna eta altzari batzuez gain, material horretara oso gaztetatik hurbildu zen. Orduan jakin gabe, material honek ekar ditzakeen milaka aukerak erakutsi zizkion, gaur egun portzelanarekin batera bere obra gehienetan erabiltzen duen materialetako bat delarik.
Karreran zehar eta ondoren masterrean, gaur egun bere obran bereizgarria den materiala ezagutu zuen, portzelana. Hau berarentzat preziatua den materiala da, ez bere zuritasunagatik bakarrik, baizik eta baita argiarekin batera obrei bizia ematen dietela sentitzen duen transluzitatea eta sonoritatea bezalako ezaugarriengatik ere.
Masterrean zehar serigrafiaren teknikan ere sakondu zuen. Normalean zeramikari aplikatzen zaion teknika honek simetrian eta origamian oinarritutako diseinuak sortzeko aukera ematen dio, piezei interes bisual handiagoa ematen diena.