2020, 15min
Zuzendaria: Mattin Zeberio
Urak alde bitara banatzen dituen ertz luze fin batek zeharkatzen du Euskal Herria, banandu ordez batzen duen muga. Mendizale talde batek ertz hau zeharkatu du, Felipe Uriarteren gidaritzapean; eta igarotzen diren hamar puntutan, musikak bustitzen ditu gerturatzen diren entzuleak. Erpin askotariko ekimen honek, pandemia garaiko miraria bailitzan, jendea berriro elkartzea du helburu. Urmugak batzen gaitu.