Doncasten (Ingalaterra) jaio zen, eta duela 20 urte Biloriara joan zen bizitzera. Erraz lantzen du, bere dentsitatea eraldatuz, espazioan forma organiko, sinple eta gozoak islatuz.
Garatutako proiektua:
ILARGI BERRIA
Tailerreko artista eta metaleko lanari oso lotua, bere beste alderdi bat erakutsiko digu, zein erraz moldatzen den mundu naturalean materialak aukeratzeko eta emaitza harmoniko eta ingurunean erabat integratua lortzeko. Baso berean hartutako adarretan oinarritutako ilargia da artista ingelesak eskaintzen digun land-art lana.
Berriro ere artistaren nortasun apal eta sentibera nabarmentzen da lan honetan, obra gizakiaren eskuetatik at dagoen naturaren emaitza dela emango luke.